XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastolek apostatzen dugu akordio ekonomiko hura lege bihurtzeko, baina ez, inolaz ere, Recaldek egin duen legea.

Lege konsensuatu bat nahi dugu, lege berri bat.

Hitz batean, Ikastolen ordezkariak eta Hezkuntza Sailako ordezkariak, mahai batean bildu, negoziatu aspekto juridiko guztiak eta akordio ekonomiko-finantzieroa testualki, dagoen bezala, inongo aldaketarik gabe, jasotzea.

Zazpi puntuak eta ez bat bakarrik.

Ikastoletako federazioek ez dute inolaz ere enmiendakinen bidea onartzen ikusten bait dute planteamendu horretan arrisku haundi bat: partido politikoen esanetara geldituko ginateke, partidu politikoek artean egon daitezkeen konponketei lotuta, eta inork ezin digu orain garantizatu egindako enmiendak aurrera pasatzeko behar diren gutxienezko botazioa lortzea.

Bide horrek ez dauka irtenbide garbi bat eta Konfederazioak, beste inork garantiak eskeintzen ez dituen bitartean, Recaldek egindako legea erretiratzea exijitzen du.